XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ai amatxo, atzera egin nuen tentazioaren aurreko izuak jotakoaren gisa, esku baldarrez maleta ireki, hau erantzi, hori erantzi, kantzontziloak erantzi... Jesus.

Bainujantzia jantzi eta berdin: zulatzekotan.

Toaja aurretik ipini eta bueno, zerbait disimulatzen zen, Fraga eta Arias Navarro pentsamenduan, bromuro eraginkorra.

Goazen ba.

Atzeko zelaitxora joateko ukuilutik pasa behar, toaja aurretik nuela, nabarmenkerien estalgarri, eta ahal nuen modu naturalenean heltzen niola.

Toaja gorri bizi-bizia.

Eta bi mila kiloko zezenaren aurretik pasa behar, moskeatuta nirekin, gainera, goiko zulotik behera txiza egin nionetik lehenengo gau gogoangarri hartan.

Bueno, printzesa nire zain dago, izango ahal naiz herensugea menderatzeko gai.

Ukuiluan dagoeneko.

Atea erdizka irekita, han zen bai, berdetan lore eder.